LibreOffice 7.3 laguntza
Orrialdean hautatutako objektuaren edo markoaren tamaina eta kokalekua zehazten ditu.
Sartu zein zabalera nahi duzun hautatutako objekturako.
Hautatutako objektuaren zabalera orrialdeko testu-arearen zabaleraren ehuneko gisa kalkulatzen du.
% 100eko zabalerak zer esan nahi duen erabakitzen du: testu-area den (marjinak kanpo) ala orrialde osoa den (marjinak barne).
Sartu zein altuera nahi duzun hautatutako objekturako.
Hautatutako objektuaren altuera orrialdeko testu-arearen altueraren ehuneko gisa kalkulatzen du.
% 100eko altuerak zer esan nahi duen erabakitzen du: testu-area den (marjinak kanpo) ala orrialde osoa den (marjinak barne).
Zabalera- eta altuera-ezarpenak aldatzen direnean altuera eta zabaleraren proportzioak mantentzen ditu.
Hautatutako objektuaren ezarpenak jatorrizko balioetara leheneratzen ditu.
Funtzio hori ez dago erabilgarri markoentzat.
Markoaren zabalera eta altuera automatikoki doitzen ditu markoaren edukiarekin bat etortzeko. Nahi baduzu, markoaren gutxieneko zabalera eta altuera zehaztu ditzakezu.
Automatikoa aukera markoa hautatutakoan bakarrik egoten da erabilgarri.
Zehaztu hautatutako objektu edo markoaren aingura-aukerak. Aingura-aukerak ez daude erabilgarri elkarrizketa-koadro hori 'Estiloak' leihotik irekitzean.
Hautapena uneko orrialdean ainguratzen du.
Hautapen uneko paragrafoan ainguratzen du.
Hautapena karaktere batean ainguratzen du.
Hautapena karaktere gisa ainguratzen du. Uneko marraren altuera aldatu egindo da hautapenaren altuerara egokitzeko.
Hautatutako objektuak uneko orrialdean duen kokalekua zehazten du.
Hautatu objektuaren lerrokatze horizontalaren aukera. Aukera hori ez da egongo erabilgarri "ainguratu karaktere gisa" aukeratzen baduzu.
Sartu hautatutako objektuaren ezkerreko ertzaren eta Hona koadroan hautatutako erreferentzia-puntuaren artean utzi beharreko tartea. Aukera hori erabilgarri egongo da "Ezkerretik" hautatzen baduzu Horizontala kutxan.
Aukeratu hautatutako lerrokatze horizontalaren erreferentzia-puntua. Honako aukerak daude erabilgarri:
Paragrafo-area: Objektua paragrafoarentzat erabilgarri dagoen zabalera osoa, koskak barne, kontuan hartuta kokatzen da.
Paragrafoko testu-area: Objektua paragrafoaren testuarentzat erabilgarri dagoen zabalera osoa kontuan hartuta kokatzen da. Koskak ez dira kontuan hartzen.
Ezkerreko paragrafo-ertza: Objektua paragrafoaren ezkerrean erabilgarri dagoen koska-espazioaren zabalera kontuan hartuta kokatzen da.
Eskuineko paragrafo-ertza: Objektua paragrafoaren eskuinean erabilgarri dagoen koska-espazioaren zabalera kontuan hartuta kokatzen da.
Ezkerreko orrialde-ertza: Objektua orrialdearen ezkerreko ertzaren eta paragrafoaren ezkerreko ertzaren artean erabilgarri dagoen koska-espazioaren zabalera kontuan hartuta kokatzen da.
Eskuineko orrialde-ertza: Objektua orrialdearen eskuineko ertzaren eta paragrafoaren eskuineko ertzaren artean erabilgarri dagoen koska-espazioaren zabalera kontuan hartuta kokatzen da.
Orrialde osoa: Objektua orrialdearen zabalera osoa, ezkerreko orrialde-ertzetik eskuinekoraino, kontuan hartuta kokatuko da.
Orrialdearen testu-area: Objektua orrialdeak testurako erabilgarri duen zabalera osoa, ezkerreko orrialde-marjinatik eskuinekoraino, kontuan hartuta kokatuko da.
Karakterea: Objektua karaktereak erabilitako tarte horizontala kontuan hartuta kokatzen da.
Kontuan izan erabilgarri egongo diren aukerak 'Ainguratu' ezarpenaren araberakoak izango direla. Hortaz, goian zerrendatutako aukera guztiak ez dira zertan bistaratuko.
Hautatutako lerrokatze-aukeren emaitza 'Aurrebista' koadroan erakutsiko dira.
Orrialde bikoitietako lerrokatze horizontalaren ezarpenak alderantzikatzen ditu.
Irudia ataleko iraultze-aukerak ere erabil ditzakezu orrialde bikoiti eta bakoitietako objektuen diseinua doitzeko.
Hautatu objektuaren lerrokatze bertikaleko aukera.
Objektu bat altura finkoarekin ainguratzen baduzu markoan, "Behean" eta "Erdian" lerrokapen-aukerak bakarrik egongo dira erabilgarri.
Sartu hautatutako objektuaren goiko ertzaren eta Nora kutxan hautatutako erreferentzia-puntuaren artean utzi beharreko tartea. Aukera hori erabilgarri egongo da "Goitik" edo "Behetik" (karaktere gisa) hautatzen baduzu Bertikala kutxan.
Aukeratu hautatutako lerrokatze bertikalaren erreferentzia-puntua. Honako aukerak daude erabilgarri:
Marjina: Ainguratze mota bat edo bestea izan, objektua goiko marjinaren eta karakterearen arteko tartea kontuan hartuta kokatuko da ("Karakterera" ainguratzea) edo aingura kokatuta dagoen paragrafoaren beheko ertzean ("Paragrafora" ainguratzea).
Paragrafoko testu-area: Objektua aingura kokatuta dagoen paragrafoaren altuera kontuan hartuta kokatuko da.
Orrialde osoa: Objektua orrialde-altuera osoa, goiko orrialde-ertzetik behekoraino, kontuan hartuta kokatuko da.
Orrialdearen testu-area: Objektua testurako erabilgarri dagoen altuera osoa, goiko marjinatik behekoraino, kontuan hartuta kokatuko da.
Karakterea: Objektua karaktereak erabilitako tarte bertikala kontuan hartuta kokatuko da.
Testu-lerroa: Objektua aingura kokatuta dagoen testu-lerroaren altuera kontuan hartuta kokatuko da.
Oinarri-lerroa: Objektua testuaren karaktereak kokatzeko erabiltzen den oinarri-lerroa kontuan hartuta kokatuko da. "Karakterera" ainguratzean soilik dago erabilgarri.
Errenkada: Objektua ainguraren kokagunea duen errenkadaren altuera kontuan hartuta kokatuko da. "Karakterera" ainguratzean soilik dago erabilgarri.
Hautatutako objektua objektu hori ainguratuta dagoen testuaren diseinu-mugen barruan mantentzen du. Hautatutako objektua dokumentuko edozein lekutan kokatzeko, ez hautatu aukera hori.
Modu lehenetsian, Testua aukera hautatuta dago OpenOffice.org 2.0 baino zaharragoa den Writer bertsio batekin sortutako dokumentu bat irekitzen denean. Hala ere, aukera hori ez dago hautatuta Microsoft Word formatuko (*.doc) dokumentu bat sortzen edo irekitzen denean.
Laukizuzen berdeak hautatutako objektua adierazten du eta laukizuzen gorriak lerrokapenaren erreferentzia-puntua. Objektua karaktere gisa ainguratzen baduzu, erreferentziazko laukizuzena marra gorri bihurtzen da.